XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

V AGERTALDIA. ZUNBELTZ ETA URDASPAL

(Oraingoan Urdaspal agertzen zayo Zunbeltz'i. Urko semea zer dabillen, esaten dio Zunbeltz'ek. Urdaspal'ek erantzunik ez. Berriz ere Zunbeltz'ek galdera bera. Urdaspal'ek bi seaskak aipatzen dizkio. Zunbeltz aserre. Urdaspal'ek orduan algara gozoa).

ZUNBELTZ:
- Urdaspal... Ondo etorri zera...
Urdaspal: gauza bat esan bear nizun.
Entzun!
Esazu:
Zer dakarki zure seme orrek?
Baztar guztiak nasten, zer dabil?
esaidazu, arren! (Urdaspal ixillik).

(Berekasa)
Itzik ere...
Entzun dezu? ez al-degu erantzunik?
ez al-det ezer jakin bear nik?
Ez al-dakizute oraindik
Erriaren Buruzagitza Zunbeltz oni dagokiola?
Ez bait-det iñola utziko jun dedin
niz-bestetara,
bañan batez ere morroikumeetara;
ez dedan-ez utziko. Ah!